Zortea izan dugu. Etxe bat elkarbanatuko genuelakoan iritsi ginen hona, eta 9 gela independente (bakoitza bere giltzarekin) dituen eraikin bat konpartituko dugu. Egia esan, sukaldea, komunak, wireless sarea eta patioko egonaldiak dira elkar-erabiliko ditugun gauza bakarra. Eta etxekideak? 16 omen gara, eta denetarik dugu. Brasil, Peru, Frantzia, Tailandia, Italia, India... eta bilbotar bat!
Hemen denbora gutxi egiten da etxean, eta tantaka ezagutzen dugu jendea. Lehenik eta behin, Toscana eta Erromatik etorritako hiru italiar. Ez dira Dolcce Gabanna, gomina eta harrokeriaz jantzitako jendea. Metal musika, margolanak, bizioa eta sukaldaritza gustatzen zaizkie. Zorte ona izan dugu Gianluca, Nicola eta Nikorekin! Pena hauetariko bakarra dela ingeleraz betiko "My name is ... How old are you... What do you like..." jardunetik hurrunago joateko gai. Ikasten badute, lagun handiak egingo gara. Bestela, saiatuko gara.
Sukalde ondoan, hor ikusi dugu mutil argal beltzaran bat ordenagailuak irentsia balego bezala. Julio da. Brasildarra bera. Berehala luzatu digu eskua hortz horidunen gisako irriparre zabal batekin, eta interneten nabigatzeko beharrezko dugun pasahitza eman digu. Horretan ginela, bikote bat pasa da gure atzetik komunera bidean. Toalla banarekin estalita eta erdi-saltaka zihoazela "Hi!" luze bat luzatu digute. Brasildarra omen da bat, eta frantziarra bestea. Lotsatuta ziruditen, baina bai zera! Orduerdi pasa egin dute dutxako ur txorrotaren azpian jolasean...
Etxeko patio-egongelan estreinekoz kafetxo bat hartu eta zigarro batekin behingoz erabat eroso sentitzea erabaki dugu. Maletak bolada eder baterako hustuta, leku intimo batean, etxeko arroparekin, oinutsik, kafe bero baten usaina tabako ikututxoarekin, gure musika jarrita... Etxez-etxe kabi bila ibiltzea deserosoa izaten da. Patxi zahar batek ziur ez duela gogoko uso artean lo egitea. Ezta arrano artean ere. Baina bakoitzetik bakan bat dagoenean, moldatu baietz! Hauek baino errezago ibiliko garela uste dut.
Bapatean bi asiar gure ondotik pasa eta beren gelara joan dira. "Kasurik egin gabe lehor hauek!". Juliori galdetu, eta Tailandiarrak omen dira, kasurik ez omen dute egiten, eta beti gela lubaki gisa erabiltzen omen dute. Beraientzat okerrago, baina pena bat da hauen kulturaren inguruan gehiago janzteko aukerarik ez izatea... Ea zer gertatzen den.
Horrelakoa dirudi gure etxeak. Herrialde desberdinetatik inportutako piezekin eraikitako bizikleta bat. Piezak aldatu ahala hobeto edo okerrago joan daiteke aurrera, baina gutxienez irteera-postu ona du. Flinders Street Oxford Streetekin gurutzatzen den horietako bat da. Taylor Squaren gainera. Oxford, hiriaren erdiguneko aorta dela esan genezake. Jende mordoa kaletik, komertzio xumearen bizitasuna, ibilgailuen joan-etorriak... Oinez joan gaitezke hiriguneko puntu garrantzitsuenetara. Oinez, erosketak egitera. Oinez, autobus publikoen gastuak ekidinez (2€ inguru aurrezten ditugu bidaia bakoitzean).
Egia esan, bizi garen inguru hau gay mugimenduaren epizentrua da. Mundu mailan gainera. Hauentzat San Francisco hiria baldin bada aukera gehien dituena instalakuntza aldetik, Sydney omen da ligatzeko aukera gehien eskeintzen dizkiena. Sekulako homosexual kopurua konzentratzen da bertan; pentsa, mutil bakoitzeko lau neska omen daude! Famatua da bertako Gay & Lesbian´s Mardi Gras desfilea. Otsailean inauterien barruan omen da, eta leihotik ikusteko aukera izango dugu. Kontu honen inguruan hitz egingo dugu, ziur.
Ta olaxe ba! Bi oinak jarri ditugu hiri erraldoi honetan. Hemendik aurrera ikusi ahal izango dituzue etxeko, kaleko eta orokorrean munduaren bestaldeko kontuak... australiadak!
ajajajaj ona ta zorionak zuen kabitxua bilatzeatik oin lagunak itea! ta ke raro bilbotar bat ez? eske toki danetan zabek!
ReplyDeleteNik uste euskaldunak radar antzeko bat zakaula, gure herrikuakin topo iteko. naiz ta jende dexente eon euskaldunak australian, juxtu etxe bat bilau ta bertan bat eotia kasualitate haundiya dek, patua esan liteke. kar kar kar
ReplyDeletebueno ondo segi ta urrengo kapitulorarte!!!
Pinta ona bilatzeiot etxiai kontatzezuenan arabera ta Brazildarrakin aber harreman ona itezuen!!!bakizue London ta urrena Rio de Janeiron diala olimpiadak ez??
ReplyDeleteMuxu pillo1 bikote!!!