Harrigarria. 5.000.000 pertsona hemendik bueltaka, 1 687 kilometro urbanizatuko hiria... Eta zumaiar bat gure parean!
Sydney iparraldean, Manlyn dagoen Shally Beach ingurura abiatu ginen. Olatu eta surfero giro gabeko hondartxa txiki lasai bat da hau, baina honi buruz hitz egingo dugu beranduago. Bapatean, Oxford Street erdialdean gindoazela, mutil bat gelditu zitzaigun, bizikleta gurutzatu eta "aupa!". Iban Iriondo zen. Bagenekien Australiara etorria zela, baina nondik zebilen arrastorik ez genuen. Gu baino denbora gehiago zeraman hirian, eta kurtso batean ingelera hobetzen ziharduen bitartean lan egiten omen zuen kamarero gisa. Parean topatu genuenean, kurrikulumak banatzen ari omen zen.
Kasualitatea bidean gurutzatu eta elkar ikustea! Etxean gosaltzen minutu bat gehiago egon bagina ez ginateke ikusiko. Eta irten eta toalla ahaztu genuela ohartuz gero? Bidean erakusleiho bat ikusten geratuko bagina? Argazki eder bat ateratzeko parada izango banu? Semaforo batek denbora luzean helduko baligu edo bost metro lehenago kalearen bestaldera pasatzea erabakiko bagenu? Eta gurutzatu arren bera ondoan zituen kotxeekin arduratuta eta gu elkarri begira egongo bagina? Eta...? Eta...? Baina ez. Horrelakoak dira kasualitatea eta kausalitatea. Hiri erraldoi batean gurutzatu, elkar ikusi eta hitz egiten egon gara.
Berarekin 10 minututan zehar jardun genuen elkarri intentzioak eta esperientziak kontatzen. Pentsatzen jarri, eta sekula ez nuen hainbeste hitz egin berarekin. Urruti joan behar bertakoekin hitz egiteko! Horrelakoak gara nonbait...
jode! matematikua dek zumairrak munduko puntan bilatu al dittuk baita ipar poluan! jajajaj
ReplyDeletebo zemouz jun dek asteburu tipikua?
Esateyat hoi kiston tristia dek. Egiya esan ez dek jun ber urrutira hoi ikusteko.Nahikuaek Donostira jutia hoi ikusteko. Bea Imanolo laister arte!
ReplyDelete