Abenduaren lehenengoan eta ez 21.enean, Australiako uda ofiziala hasten da. Bai, gure aurtengo bigarren uda. Eta batenbatek "hau da hau parea" esango du, baina uda hau benetako oporraldiekin hasiko dugu Zelanda Berri aldean. Eta bai, benetako oporraldiak izango dira: ez ingeles ikastarorik, ez lanik, ez logela egonkorrik...
Bihartik hasi eta hilaren 18. egunerarte, mugimendua eta askatasuna bermatuko dizkigun campervan bat izango da gure ibilgailua eta gure logela. Hegoaldeko irlako Christchurch ('kristoren eliza?') hirian hasiko dugu gure bidaia, uharte berean egun batzuk igaroko ditugu oraindik norabiderik ez duen bide bat eginaz, ferry batean iparraldeko irlara pasatuko gara eta bertan dagoen Auckland hiriburuan amaituko da gure munduaren beste bazterreko lehen sarraldia... (oraingoan bai; zuengandik gugana 12 ordutako desberdintasuna egongo da. Ezin da gehiago).
Bertan egon izan diren askorekin hitz egin dugu leku hari buruz, eta bat berak ere ez digu esan "erdipurdikoa" edo "ps", "bah! Sin más" edo antzeko zerbait denik. Guztiek basatia dela esan digute, lasaia, gozatu egingo dugula, denbora gehiago xahutzea (zentzu hoberenean) gustatuko litzaigukela... Ea ba!
Irudiak, bideoak, kontakizunak... Zuei ahal bezala helarazten saiatuko gara, nahiz eta badakizuen azaleko oilo-ipurdi egoerak eta usainak bezalako sentsazioak hitz-joko hutsez transmititzea zein zaila den...
Hemen informazio praktiko apur bat doakizue; hara joateko kontuan hartu beharreko kontu batzuk:
· Hegaldia. Euskal Herri aldetik bazoazte ez dizue ezer askorako balio izango, baina Australia aldetik doazenentzat, jetstar konpainia interesgarria izan daiteke zerbait merkea nahi izanez gero. Inguru hauetan zerbitzu zabal bat eskeintzen dute.
· Bisa. Europar Batasunaz haratago mugituz gero beharrezkoa izaten da hau; nahiz eta herrialdetik herrialdera baldintzak aldatu egiten diren. Zelanda Berriko kasuan, Espainiar Pasaportea eramatera derrigortuak gaudenok zein beste 53 herrialdetako bidaiariok ez dugu bisarik behar 3 hilabete baino gutxiagorako joanez gero. Hori bai, betebeharreko baldintza batzuk daude: sarrera eta irteerako hegaldien erreserbak erakutsi behar dira, pasaportea baliogarria izan behar du handik irten bitartean, eta 'solbentzia ekonomiko' bat erakutsi beharra dago (lana ilegalki egin beharrik izango ez duzula erakusteko-edo).
· Gidabaimena. Ibilgailuak gidatzea bururatuz gero. Batere gabe bidaiatu izan dutenik ere ezagutu dugu, baina berez, zure herrialdeko gidabaimena eta ingelerara eginiko itzulpen ofizial bat eraman behar dituzu zurekin. Norberak bere herrialdean egin dezake ('trafico' ofizinatan uste dut). Nik ahaztu egin nuen 'nazioarteko gidabaimena' lortzeko itzulpena eskatzea, eta hemen 70$ inguru orrdaindu behar izan nituen.
·'Relocations'. Ibilgailu enpresa batzuek hiri jakin batean dituzten furgoneta eta auto batzuk beste batzuetara mugitu behar izaten dituzte berriz ere zerbitzu jakin bat eskeini ahal izateko. Beraz, bidaiariei interesatuz gero, dolar sinboliko baten truke egun jakin batzuk ematen dizkiete tarte jakin bat betetzeko. Guk adibidez, Christchurchetik Aucklandera eramango dugu 'campervan' bat. 5NZD (2,5€) eta erragaia ordaindu eta bost egunetan zehar gozatuko dugu ibilgailu hau. Gainera, irlatik irlara igarotzeko ferryko autoa eta gidariaren tiketak eurek ordainduko dizkigute. Adibide bat jartzearren...
Eta orain ez zait besterik bururatzen... Gomendioen artean interesgarriak izan daitezken link batzuk jarriko ditut. Eta aurrerantzean izango duzue gure berri...
bea ba! gozatu zuen benetako oporrak!
ReplyDeletebesarkada bat!
tzzzz!!!! benetako oporrak? ta oain zer zabete ba? kar kar kar
ReplyDeleteai ai esa fula!!!zelanda berria gainea kistona omen da. Naturak eskeidu ahal duna daka. Mendiyak lakuak itsasua ohiana. Dana bat. ez dezue ez gaixki pasako. Beste estatua erraldoi hoietako bat ekarri berkozue gaztetxian jartzeko. Bakizu toke multikulturala emateko jajajaja. Ondo geldiuko zan Mouh
ReplyDeletebueltau al zeate? osorik?
ReplyDeleteargazkik nahi diteu!!
:-)
besarkada haaaaundi bat