Azalpen labur batzuk entzun ondoren Wooloogong (NSW) hiriko aerodromo txiki batean geunden Gorka, Wendy, Javi, Belinda (Wendyren txiki-txikitako lagun australiarra), bi mutil indiar, gure monitoreak eta ni gure pospolo kaja hegalaria iritsi zain. Ez zen hura hegazkin erraldoientzat prestatutako lekua, baina handia zen guretzat egitera gindoazena. "Ya está, jajjaa, que ya estamos aquííí... No hay vuelta atrás y vamos a saltar del cielooo..." zioen urduri gutariko batek azkazalei errepaso ederra ematen zien bitartean. "Duela bi egun nire emazteak txakur bat nahi zuela esan zidan..." begirale batek. Bigarren batentzat 16 002. jauzia omen zen hura. Ziur bizi osoan ez dela hainbestetan joan komunera... (Eta nire galdera: zer sentitzen dute hauek hegazkinetik salto egiten duten bakoitzean?)
Halako batean iritsi zen gure patxizahar urdina eta bakoitza gure jauzikidearekin batera sartu ginen. Bertan ahal bezala arraunlarien moduan eseri ginen: bi lerrotan eta bat bestearen atzean (begiraleak gure itzal moduan). Gu konturatzerako, plastiko gardenezko ate fina irekita abiatuak ginen lurrean eserita zegoen indiarraren harridurarako. Lasaitu ederra hartu zuen aireratu aurretik itxi zutenean.
Ordutik aurrera zarata desatsegin artean garaiera egokia harrapatzen joan ginen. Nahiko lasai nengoen nire harridurarako, eta erorketan nire inguruan izango nituen sentsazioak imaginatu ere ezin nituelako izango zela pentsatu nuen. Sekula ez nuen horrelakorik bizi izan; eta ezezagunak ez duela beti beldurra ematen konturatu nintzen. Bapatean, 4 000 metrotako garaierara iritsi ginela-eta, betaurrekoak jantzi eta prestatzeko esan zigun pilotuak. Atetxoa ireki zenean amildegi ertzean eseri zen jauzi egiten lehenengoa zen indiarra; eta hura "zzzzxxxffffff" zarata batekin batera desagertu zenean estutu zitzaidan lehenengoz sabel ingurua...
Haren atzetik bigarren indiarra eta Wendy joan ziren erreskadan, eta konturatzerako "orain gu eseriko gara" ezan zidan nirekin zihoanak. Lehenengoa bota zenetik nire txanda iritsi bitartean dena segundu erdian gertatu balitz bezala zen.... "Ready? Let´s go!!!". Eta bapatean ziztu bizian bueltaka nengoen zeruan.
Ez nuen distantzia eta abiaduraren pertzepziorik, ez zen ez neurri ezta magnituderik somatzen; ezin nuen ezer egin, ez heldu... Askatasun ero bat zen hura! Handik apur batera oihuka hasi nintzen (egin beharra dago, ezta?) ahoa lehortu eta ixtea hobeto zela konturatu nintzen arte. Hutsune hartan apur bat kokatu nintzenean, gorputza guztiz luzatu eta minutu bateko erorketa hura erabat gozatu nuen: Inguruko paisaiak begiratu, abiadura azalean sentitu... Gozamena!
(ondorengo hau Javiren erorketa da)
Bapatean era bertikalago batean jarri ginen, eta sekulako tirakada sentitu nuen, goruntz joan bagina bezala. Paraxuta ir
ekia zen nonbait, eta mantsoagoa zen gure erorketa. Orduan ohartu nintzen nire bizkarrari lotua beste gazte bat nuela... Gidatzeko sokak eman zizkidan erorketa motelago hura nik gida nezan, eta eskubiko soka behera bultza nuen kiribil bizi batzuk eraginez, ezkerrera buelta batzuk gehiago... Gozamena. Bapatean "nahikoa, orain nire txanda da" esan zidan. Orduan itsasoaren gainean kokatu gintuen, apurka hondartzara gerturatu... Eta bapatean zelai batean eseritan geunden... Erorketa hari amaiera gozoa eman zion lurreratzea izan zen hura. Ipurdia jarri eta ohean eseritzea bezala...
Segundu gutxitako oroitzapen-bilduma bat bezala banu bezala sentitu nintzen orduan. Ondoriotariko bat: erne egon beharra dago inguruan gertatzen dena eta bizitzen ari zarena barneratu eta asimilatzeko. Jausgailuen kontu hau bizitza osora aplika daiteke agian, ezta?
Gutako bat adibidez, lurrera iritsi orduko iada ez zen ezertaz ohartzen... Beretzat hegazkinetik lurrera bitartean ez zen ezer gertatu. Esperientzia hura ez zen ezer berezia izan... Eskerrak bideoa erosia zuen! Niretzat garestiegia zen, jauziaz gain bideoa ere ordaintzea, baina berea ikusi eta nirea gogorarazteko nahikoa dela iruditzen zait...
Nahi baduzue, beraienen link bat bidali dezaket... Edo kontaketarekin nahikoa?
Buaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!! Nik e nahi diat in!!!!!!!!!!!!!!!! tzzz k kabron, bideuan link-a jartze baek ikusikoiat. tzzzz jajaja
ReplyDeletejejejeje k perlada nik he hingo nian! seguru azken momentuan rajau hingo nindula!
ReplyDeletebo hi link-a jarri1
buaaaa!!!seriyo hortik botatzeko kapaza izantzeala???erotuta zaue!ta Maia? etzan animau? ni enitzake botako ezta...
ReplyDeletemuxukk
Neretzako bideua ikusi ta re ze sentitzean esplikatzia inposiblia izangoa...biziberrekua bai!!!
ReplyDeleteMaiai esan animatzeko!jaja!
Muxu pillo1!!!