2009/09/24

Mary Gilmore


Sekulako akatsa Sydney-ko Udalarena. Begiratu aurreko artikuluko azken argazkiko baldosa: Gilmore 92 urterekin hil zela jartzen du! Kuriositatez berari buruz gehiago jakitekotan informazioa irakurri eta 97 urterekin hil zen!


Mary Jean Cameron 1865eko abuztuaren 16.ean jaio zen Cotta Wallan (New South Wales). Tarteka aiton-amonek eskeinitakoak izan ziren bere haurtzaroko ikasketa formal bakarrak. Hala ere, 17 urterekin ikasketak amaitu eta irakasle lanetan hasi zen meatzari herri batean. Orduan hasi zen gizartearen arazoengatik arduratzen.


1890.urtean Sydneyra joan eta Langileen Australiako Sindikatuko lehenengo emakumea bilakatu zen. Henry Lawson eta A.G. Stephensekin batera intelektual "erradikalen" zirkulukoekin mugitu zen.


1896an Australia Berria proiektuko partaidea izan zen William Lanerekin batera Paraguayn komunitate kooperatibo bat sortzeko asmotan eta bertan William Gilmore kolonoarekin ezkondu zen. Hala ere, proiektuak ez zuen nahi bezainbesteko arrakasta izan, eta 1902.urtean Australiara itzuli ziren. Orduan hasi zen idazten.


1908 eta 1931 artean tokian-tokiko egunkaritarako idatzi zuen Sydneyko The Worker egunkariko emakumeen orrialdeko erredaktorea izateagatik ezaguna izatera iritsi zen arte. Australian Workers Union alderdiaren egunkaria zen hau, eta bertatik emakume eta haur langileen zein australiako indigenen kondizio hobeagoen alde borrokatu zuen.


1931.urterako AWUrentzat erradikalegiak bihurtu ziren bere ikuspuntuak, eta beste medio bat bilatu behar izan zuen bere pentsamoldea aditzera emateko. Orduan, bertako partaidea izan ez arren, Alderdi Komunistaren Tribune egunkarian zutabe bat idazten hasi zen.


Mary Gilmoreren lehen poesia liburua, (gazteleraz Casada y otros versos), 1910.urtean argitaratu zen, eta ondorengo 25 urteetan zazpi poesia liburu gehiago ere argitaratu zituen. Hauen artean Corazón apasionado (1918) eta El cisne salvaje (1930). Esan beharra dago prosan ere hiru liburu argitaratu zituela. Bizitzaren eta maitasunaren inguruan aritzeaz aparte, bere poemek aborigenen, gizarte (in)justiziaren eta bakearen inguruko kezkak agertzen zituzten. Harrigarria bada ere, 1937. urtean "Dame" titulua jaso zuen, (Dama Comendadora del Imperio Británico). Gustatuko litzaidake berarentzat honek zenbaterainoko esanahia zuen jakitea...


Kontuak kontu, beste hainbat idazlerentzat inspirazio iturria izan zen eta baita Australiako Idazleen Elkarteko sortzaile nagusia ere. Hala, bere hiletan estatuaren ohoreak jaso zituen olerkaria, idazlea, kazetaria eta ezkertiarra izanik berrikuntza sozialei babes handia eman zien emakumeak.


Azpimarragarria da bere ezkertiar izaera hori gogoratzekotan edo gaur egungo 10 dolarreko biletetan bere irudia agertzea garai batean hain ezaguna egin zen bere 'No Foe Shall Gather Our Harvest' poema eta honengan inspiratutako ilustrazio batekin.


Egia esan, badakit interneten emakume erradikal honen inguruko informazio gehiago izango duzuela, baina zerbait kontatzeko gogoa nuen...


Hau da bere poema ezaguna (gutxi gora-beherako itzulpen batekin). Bigarren Mundu Gerra garaian idatzi zuen:


No Foe Shall Gather Our Harvest


Sons of the mountains of Scotland, (Eskoziako mendietako semea-alabak)

Welshmen of coomb and defile, (Kainadako eta lan-eremuetako galestarrak)

Breed of the moors of England, (Ingalaterrako paramoen arraza)

Children of Erin's green isle, (Eringo uharte berdeko haurrak)

We stand four square to the tempest, (Enbatatik lau laukitara gaude)

Whatever the battering hail- (Edozeilakoa izanik ere txingorraren kolpea)

No foe shall gather our harvest, (Etsai batek ere ez du gure uzta jasoko)

Or sit on our stockyard rail. (Ez da gure eskortako gurdibidean eseriko)


Our women shall walk in honour, (Gure emakumeak agian ohorez ibiliko dira)

Our children shall know no chain, (Gure haurrek agian ez dute katerik ezagutuko)

This land, that is ours forever, (Lur hau, betirako gurea dena)

The invader shall strike at in vain. (Inbaditzaileak alperrik kolpa dezakena)

Anzac!...Tobruk!...and Kokoda!... (Anzac!...Tobruk!... eta Kokoda!...)

Could ever the old blood fail? (Odol zaharrak inoiz hutsik egin al dezake?)

No foe shall gather our harvest, (Etsai batek ere ez du gure uzta jasoko)

Or sit on our stockyard rail. (Ez da gure eskortako gurdibidean eseriko)


So hail-fellow-met we muster, (Beraz, txingor-kide bileratan gabiltza)

And hail-fellow-met fall in, (Eta txingor-kide bileratan erortzen gara)

Wherever the guns may thunder, (Kanoi hotsek edonon eztanda egin arren)

Or the rocketing air-mail spin! (Edo haide biziak abiadan ibili arren!)

Born of the soil and the whirlwind, (Lur eta zurrunbiloengandik jaioa)

Though death itself be the gale- (Hiltzea berez galera den arren)

No foe shall gather our harvest (Etsai batek ere ez du gure uzta jasoko)

Or sit on our stockyard rail. (Ez da gure eskortako gurdibidean eseriko)


We are the sons of Australia, (Australiaren seme-alabak gara)

of the men who fashioned the land; (Lurrak landutako gizonenak)

We are the sons of the women (Emakumeen seme-alabak gara)

Who walked with them hand in hand; (Nor ibili zen hauei eskutik helduta)

And we swear by the dead who bore us, (Eta gure joandako hildakoengatik zin egin genuen)

By the heroes who blazed the trail, (Bidea landu zuten heroiengatik)

No foe shall gather our harvest, (Etsai batek ere ez du gure uzta jasoko)

Or sit on our stockyard rail. (ez da gure eskortako gurdibidean eseriko)


3 comments:

  1. hi zemouz beste tormenta de arenan mobida?

    ReplyDelete
  2. Ba eon nauk wikipedian beira zein uan, baina geien bat bere lanai ta poesiai buruz hitzeitik. esateik ere bai naiko bastante radikala uala. baina bestela gauza gutxi jartzeik. bere biografian enlace bat ziok baina ingleses ta ni bastante nulua nauk jej.
    Poesia asko gustau zatek (eskerrikasko itzulpenagatik).
    olako gauza geio kontau hitzak denbua dakakenian gustoa irakurtzeixkat. eskuminak

    ReplyDelete
  3. No Foe Shall Gather Our Harvest...Ze poema politta!!! Borrokalariya izan tzan biziyan ere e...97 urtekin hil bazan azkenian behintzat!!!

    ta hori; tormenta de arenana antzeman dezue zeoze??

    Muxux!!!

    ReplyDelete