BILBO - LONDON HEATHROW
Hainbat "geroarte" ondoren, Polizi "Nazionalaren" parean desfilatu, begiradekin pare bat txintxeten ziztada sentitu -agian kopetean 'te odio' idatzita neraman- eta abiatu gara Loiuko bakearen uso zuritik. Hurrengo geltokia: London Heathrow.
LONDON HEATHROW - HONG KONG
Ederki konbinatzen zuten zortzi koloretako langileak eta antigripeA maskarak jantzitako orientalen Normandiako desenbarko bat aurkitu ditugu hemen. Hauen zai, 3. terminaleko arrivals inguruan Liang Hua, Chou Lee eta antzeko kartelak zeramatzaten azalgorri-begiberde andana sekulako enbudoa osatzen. Ziurrenik kartel bakoitzak 'Pay me! ' zuen idatzita atzekaldean, bere parretxoaren atzean ezkutatuta. Ez zitzaien estimu berezirik ikusten libra aurpegidun hauei begiratzean.
Ia lotsatu eta guzti egin gara 500 begi inguruko mosaikoaz osatutako pasilloa igarotzean, baina momentu batean bi eskuak altxatu eta "eskerrik asko, bai-bai, putoamoa naiz" egiteko gogoa eta guzti sartu zaio norbaiti. En plan pendejo bat GranHermanoko etxetik atera berri dagoenean.
Baina beno, hegazkin, kotxe, moto, kamioi eta taxiz osatutako giro "sanoaren" erdian gaixoen oasi bat bilatu genuen: smoking area. Deigarria da erretzaileak jendearen begi-bistatik kentzeagatik egiten den guztia. Handik eremu inglesetik eremu multinazionalera pasa, Dior, Armani, Ferrari, Burger King eta horrelako enpresa xume bidean ikusi eta hurrengo geltokira: Hong Kong.
12,5 ordu pasa genituen Asia gurutzatzen. Bidean entretenitzeko bi aukera nagusi: aurreko bidaiariak atzean daraman pantaila edo lo egitea. Biak erabili nituen (bigarrena nagusiki). Lehenengoari dagokionez bi gomendio: Hangover (resaka) filma eta bidaiari buruzko zuzeneko informazioa geografia apur bat ikasteko.
HONG KONG - SYDNEY
Txina herrialde komunista handia izan omen da, eta Hong Kong hari itsatsitako kolonia amerikar hiperkapitalista dela esango nuke (HK dolarrak erabiltzen dituzte). "Ciudad-estado" moduko honetan, sekulako ekipamenduak zituen aireportua aurkitu genuen; baina hori bai, benetako kaiolak ziren hango erretzaileei prestatutakoak. Oraingoan ordea aireportu barnean zeuden, eta ez da gutxi!
Kaiolatxo hauetariko batean sartu, eta orientalen begirada zorrotz artean ardi ilehoriak sentitu ginen. Nonbait ohituta daude kanpoko jendea inguruan izatera, baina ez hauekin erlazionatzera. Eta benetan, kamara de gas honetan erretzen nuen bitartean tabakoak noraino tiratzen duen galdetzen nion nire buruari. Amu batek ahoa heldu zidala sentitu nuen han. Nazkagarria zen.
Laino beltz hartatik irten, eta nire buruari "eskerrak" esan nion, erretzeari utzi behar niola... Baina badakizu, beste txori erraldoi bat hartu eta berriz libre! Eta oraingoan giroan sartzen joateko ezaguna egin duten bi ordu pasako Australia filma ikusi nuen ingeleraz. Humorea, drama historia eta guzti. Hain luzea izanda lo ez hartzea ez da gutxi!
Eta konturatzerako, eguna argitzen hasi da. "Asteazkena, osteguna... Zer da?" galdetzen genion elkarri. Ostegun hartan Australia ekialdeko kosta ikusten genuen argitzen; benetan ikusgarria. Azkenik: Welcome to Sydney City, Thursday 10th September. Bertan ohartu ginen 8 ordu aurretik bizi dela hiri hau. Hemen gosaltzen ari garenean, etxean afariaren zaporea duzue aho-sapaian. Ohera goazenean, bazkaltzen ari zarete, eta gu 2010.urtearen hasiera "ospatzeko" juerga amaitutakoan, zuen urte berria hasiko da... Ea ordurako non gauden!
jejee ba hemen gota fria aiatu da oi dek euriya hin! bo ikuztet biaje entretenitua euki zenutela oseake ondo!
ReplyDeleteurru
ze inbiri
ReplyDeleteegune argitzie ikustie k guay
disfrutau
parejitaa
kataluñan ondik euri gutxi da temperaturak hosten pixkanaka
bsts parejita zaituu asko asko!!
horidek biajia, 0 eguna ta luziena. alare para bariar hik loti eder bat bezela pasako uan, zeuru nitxok ire albokuak ire erdiyare etzila ingo lo. Honk Kong- en zenbat denbo eon zinaten? hiriya pixkat ikusteko mouan?
ReplyDeleteP.D.:arrebai abixau naekenian giltza emateko ta jungo nauk hire kalabaza preziatuak zaintzea
Hor hor gohian bego aireportutetako gas kamarak.Pozte nauk biajia ondo jun zaikela. Guain aste dek onena. eman egurra Imanolni emendik fin ibiliko nauk zesateituken belarri finaz aitzen.
ReplyDeleteEverywhere you go, always take our care with you