2009/09/17
Geroarte!
Australiadak. Izen aproposa helburu garbirik ez baina helmuga ugari maletan hartuta joandako gazte baten bidaia biltzeko. Ikasketa ofizialak amaitu berri, orain jakinminak sortutako egarria asetze aldera noala uste dut. Arrazoi sentimentalak tarteko, bihotzak hara joan eta kontinente berri batean askatzeko eskatu dit; klima berri batek barruan ditudan haziak (ez, ez naiz txuriez ari) haidean ernalduko direlakoan. Sustrairik gabe hazi behar ordea. Hauek argia ikusi aurreko bidea egin nueneko lekuan jarraituko dute beti, nahiz eta...
Bai. begiko bazter batean ditut oraindik etxeko irudiak. Atera orduko hondartzara gerturatu eta olatuzaleak goian eserita. "Gaur etziok ezer ta aspertu iteik plaiak, baina bueno, biharko maretoia emandie hegohaize puntuakin, ta bua, altan planazua ziok". Plaiko Aldapa (alias Itzurun Zuhaitzbidea) beheraka abiatu eta Metro tabernakoek jarritako jan-edan makinaren zarata. Itzurun kafetegiko 10 oso heldu eta beste hainbat ez-hain-helduen begiradak. Amaiako plazako umeak, arranpla inguruko bizikletak, kotxeak gaur egun zentzua aldatu/galdutako bideetatik okindegietako kotilleoak giriak marinako menuari begira Joxemari bere izozkiak gustura saldu eta Kontxan oriok zer eginduen kontatzen... Azkenean, gure ingurukoekin hartu (beharreko) derrigorrezko kafetxoa.
Momentu hauetako zapore, usain, kolore eta berotasunak betiletan zintzilik baleude bezala ikusten ditut oraindik. Gogoratu bai, baina ez dut faltan botako; ez baitut falta. Hor zaudete, orokorrean betirako. Partxiseko dadoaren zarata grazia banatzen duen bitartean, futboleko makinako oihuak (erdi orgasmoak), tabernaren bazterretako solasaldiak, errealak 89.minutuan jasotako gola, Zumaiakori arbitroak egindako putadak, gure Ares maitearen beste debeku bat, trago bat eskatu eta basoak barnean duen hutsunea, bezperako mozkorra, tabernara batenbat arraroa sartzea, beste arraro bat joatea...
Badakizue non nagoen. Badakit non zaudeten. Geroarte!
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
ajajaja earra hi!
ReplyDeleteurru
ona ona, baina hire kalabazak ez al dituk faltan botatzen? jej
ReplyDeleteAnonymous etzekiat zein deken, baƱa anymusik etzatek falta ola segitzeko. Ta kalabazak... Oixe faltan botatzeixkatela!!! Egunen batian arrebai komentauko ziot txabolako giltzak pasatzeko. Nik etxian laga nixkian da... Hurrenarte Mikelats!
ReplyDeleteondo sesma!! irrifarrez jarrinazu mail-a jasotakon ta etzait kendu dana irakurri ta oaindiken.. atento atento eongo naiz zure abenturen berri eukitzeko, nik nereak zinemaldia bukautakon kontakoizkizut.
ReplyDeleteerretzeari uzteko erronka noaino luzatuko dan e kontau beharkoiguzu, ez? jajaja
besarkada bat!
xabi
hi
ReplyDeleteGuk oroitzen ditugu oraindik igandetako piponazo kraxkateko soinu gaziak. Bai eta bi anai bixkien dendako ale orlegi bustiak. Eta nola ez bada betiko azkeneko garagardo umela.
ReplyDelete