2010/03/21

Udak ihes egin bitartean


Zeelanda Berrian ibili ginela, bisa zela, lan bila genbintzala... Konturatu orduko bazetorren udazkena; eta hauxe izan zen atera genuen ondoriotariko bat: hein batean, Australian marketin plan itzelbat burutu dute eguraldiaren inguruan.


Herrialde hau aipatzean, hondartzak, olatuak, basamortuak eta eguraldi ona bururatzen zaizkio gehiengoari. Ezta? Eta hondartzak ikaragarriak dira (luze eta basatiak asko), basamortua izugarria da (azaleraren %80 inguru esango nuke), olatu ederrak ere egon ohi dira sarri, baina eguraldia?


Sydneyko zaparrada eder bat, gure etxetik ikusita



Bi zentzutan, euri ugari egin du gu hemen gaudenetik. Egia da giroa oso oso beroa izan dela udan, eta Euskal Herriko udan bezalakoa dela udaberri nahiz udazkenean. Egia baita ere, hotzagandik ihes egin nahi duenak neguan iparraldera joan besterik ez duela... Baina hemengo udako eguzkiaren azpian 2 ordu irautea oso zaila da; eta bestelakoan euria egiten du! Queensland estatua bera ere urazpian egonda denbora askoan...


Elena, Javi, Maialen, Natalia eta ni, Gure Txokoko atzealdean



Baina beno, hemen ari naiz gehiegi jantzi gabe idazten, beraz...


Hala, gauza ugari egin genuen uda amaitu bitartean; besteak beste:


· Aavalon 'euskal koloniatxoan' asteburu bat Imanol azkoitiarra eta Miren azpeitiarraren behin-behineko etxean. Lore eta Unax zarauztarrak ere elkartu zitzaizkigun bertan, eta hondartzaz gozatu ahal izan genuen...


· BBQ eder batzuk


· Gure Txokoko igande gogoangarriak... Hauetako batean Jose, kazetari kanariarrak, 'La neura del euro' monologoa eskeini zigun sekula han ikusi ez nuen jendetzaren aurrean. Politikari guztiak eta burutzen diren politiken kritika gordina zen hein handi batean...


· AC/DC (zahar) taldearen kontzertua bizi euren etxean... Australiar, kanariar, euskaldun eta kataluniarrek osatutako 15 lagun-taldea joan ginen gainera, eta sekulako giroa izan genuen Estadio Olinpikoaren erdian...


Gure 'kuadrila', kontzertua hasi aurretik


Gorka (goian) eta Ugutz; ez zen zaila gu topatzea!


AC/DC kontzertua martxan


Azala eta izerdia nagusi 'botzoaren' erdian



Hala ere, Australiagandik espero genuenarekiko antzekotasun handieneko bi irteeratan gozatu dut gehien: Jervis Bayko asteburua udako azken bi egunetan, eta udazkenaren hasieran Victoria estatura astebeterako eginiko ihesalditxoa.


(eskerrik asko Ugutz eta Natalia artikulu honetako argazkiengatik)

No comments:

Post a Comment