2010/04/15

Udako azken asteburua Jervis Bayn


Hala zen bai. Australian urtaroak ez datoz hogeita batgarrenetan; lehenengotan baizik. Udazkena adibidez, martxoaren batean hasten da. Aitzaki hau eta beste pare bat aprobetxatuz (Iñaki kataluniarra eta beste bat) Jervis Bay ingurura joatea ohotu zitzaigun; Sydneyren hegoaldean (autoz 3 ordu).

Eta bai merezi ere! Bailara baten inguruko kostako parke nazional bat da. Milioika eukalipto, herritxo pare bat, hainbat eta hainbat hondartza... Animalia asko eta jende gutxi! Akanpatzeko gune bat dago Cave Beach ondoan, eta han jarri genuen gure denda nahiz eta azkenean lo hondartzan egin... Egia esan Maialen eta biok Australiagandik gehien espero genuena topatu genuen bertan: natura, lasaitasun-tarte handiak, hondartzak, olatuak, izurdeak, surfa, kanguroak, barbakoak, parranda...

Gustura ibili ginen iran-suediar, indiar, kataluniar, australiar, espainiar, frantziar, brasildar, euskal herritar eta abarrez osatutako koadrilan! Merezi duen leku bat da; baina nola ez, kamera ez zen oso aktibo ibili... Hala ere, hona hemen leku hau hobeto irudikatu ahal izateko irudi batzuk.

Esan beharra dago putakumea haizea hartzera bidali izanak gozamenari zentzumenak irekitzen lagundu zidala...


Cave Beach. Honen inguruan igaro genuen denbora gehiena


Cave Beach. Alde honetako kobazuloan antolatu genuen festa


Paradise Beach (Huskison). 'Guiness' liburuan hondar zurieneko hondartza gisa ageri omen da


Ez dakigu inor ez zegoen hondartza erraldoi honen izena. Basatia.


BBQa prestatzen. Australiako ezaugarria


Kobazuloko festako une bat (flashak kendu dio xarma argizari-argiari)


Denden pareko zelaian Australia, Katalunia, Euskal Herria, Brasil, Turkia eta Espainiako ordezkariak


Bai!! Atzean agertzen nintzenean argazki hau ateratzen nenbilen...
Kanguro asko gerturatu zitzaizkigun


Jofre frantziarrak hondartza basatitik ateratako argazki ikusgarria.
Hamaika izurde olatu berean. Hauek ere inguruan genituen...


Sydney inguruan bolada baterako dagoen edonori gomendatuko nioke leku hau. Australiako natura gertuagotik ezagutzeko, dibertitzeko... Eta hiritik atera eta eucaliptus haize gaziak arnasteko!


Jakinarazpena: Argazki pare bat Carles kataluniarra eta Benath iraniarrarenak dira

6 comments:

  1. Кееp on wгiting, greаt jоb!



    Also visit my blog ... silk'n sensepil
    my site > simply click the up coming website page

    ReplyDelete
  2. Hі there! Ι'm at work surfing around your blog from my new iphone 3gs! Just wanted to say I love reading your blog and look forward to all your posts! Carry on the excellent work!

    My site: http://russmedia.net/userinfo.php?uid=35346

    ReplyDelete
  3. I'm gone to convey my little brother, that he should also go to see this weblog on regular basis to get updated from hottest reports.

    Here is my page http://www.sfgate.com/business/prweb/article/v2-cigs-review-Authentic-Smoking-experience-or-4075176.php

    ReplyDelete
  4. Ϻy friends and I love these еleсtronic cigarettes

    Here is mу blog ρoѕt - Green Smoke Promo Codes

    ReplyDelete
  5. Ι lіke the vаluable infο you provide in your articlеs.
    I will bookmark уour blog anԁ check again here frеquently.

    I am quite сertain Ι wіll lеarn plenty of
    nеw stuff rіght herе! Good lucκ for thе
    next!

    my wеb ѕite http://www.Docoja.com:8080/mvnforum/mvnforum/viewmember?member=GitaMelto

    ReplyDelete
  6. Gгeat poѕt. I used tо be checking continuously this blοg and I аm іmpressed!
    Extгemely uѕeful information particularly thе last
    part :) I maintain such info much. I uѕed to be seeking this ceгtain info for a very long time.

    Thanks anԁ good lucκ.

    my web-site: http://www.sfgate.com/business/prweb/article/v2-cigs-review-authentic-smoking-experience-or-4075176.php

    ReplyDelete