Putei errespetu osoz, baina hain erabilia den adjektiboa dut nire ordungo nagusiarentzat: PUTAKUMEA!
Diru-kontuengatik larritu ez, eta epe ertaineko asmoak ahaztu nahi ez bagenituen, lanean berehala hasi beharrean nintzen. Bide horretan, interneteko helbide asko miatu nituen, han-hemenka curriculumak banatu, jendearekin hitz egin... Baina "hemendik bizpahiru astetara agian behar izango dugu norbait" eta antzerakoak ziren 'erantzun' gehienak. Ezer ez.
Hartan, Gure Txokoko igande horietariko batean honako hau esan zidan Sergio madrildarrak (euskaletxe honek ekarriko du artikulu bat): "Tío, pues un colega mío dejará su curro porque ha pillau algo mejor. Él conducía una furgona para un chalau que perdió el carné. El tío este es un puto loco, un tío raro, raro, raro... Y no es el mejor curro, pero no está mal. Empiezas hacia las nueve y terminas al mediodía. Bueno, igual algún día un poco más tarde... Pero eso sí, de lunes a sábado. Y el te paga quinientos pavos a la semana en cash in hand, que no está tan mal. Lo que tienes que hacer es aguantar al tío, que es un loco".
Egoera hartan, pozez txoratzen jarri nintzen. Asteroko diru-iturri seguru bat izango nuen azkenik! Hobea zen zerbait topatu bitartean...
Berehala hitz egin nuen Javi galiziarrarekin (lana utzi zuena) eta ondorengo asteetan nire nagusia izango zenarekin harremanetan jarri nintzen. Dena ongi; asteazkenean hasteko moduan!
Lehenengo egunak hiritik bueltaka
Oinez etxetik 30 minututara zegoen elkartu beharreko lekua; Freedom Furniture enpresaren dendatako baten biltegi batean (hemengo Ikea moduko bat da). 8.30ean han ezagutu nuen Cass. Ibilgailu zaharra goraino bete eta lehenengo azalpenak eman zizkidan orduan (furgonetak nire adina zuen, eta hau martxan jartzeko): "Kable honekin zure eserlekuaren azpiko torloju hau ukitu behar duzu, eta ondoren eragin giltzari", jjjajaja
Bere lehenengo zigarroa 23 segundutan liatu zuenean abiatu ginen. Berak eskuarekin 'eskuin ala ezker' egingo zidan, eta nik erne jarraitu besterik ez nuen egin behar. Gero altzariak etxeetan uztea tokatuko zitzaigun.
Sofa, armairu, mahai eta bestelako guztiak hainbat auzotan zehar banatu, enpresa beraren beste biltegi pare batekoekin ere berdina egin, eta arratsaldeko 16.30ean amaitu genuen lehenengo eguna. Uste nuena baino beranduago zen, baina ez zioen axola. Nire lasaitasunerako, Cass berak ere esan zuen berandu genbintzala... Eta hurrengo eguna ere antzerakoa izan zen.
Niretzat garrantzitsuena nagusiarekin izango nuen tratua ezagutzea zen; ordutegiarena beherapenak amaitutakoan konponduko baitzen.
"I´m from Bahamas"
Lehenengo bizpahiru egunetan oso itxura ona hartu nion nagusiarekin izango nuen harremanari. Gizona zelebrea zen bai, baina ona ematen zuen. Ez arraro eta ezta zoroa ere.
Bahamasetik irten eta Frantziara egin omen zuen ordungo emaztearekin. Han beste batekin ezkondu eta 30 urte omen zeramatzan Sydneyn. Bisa on bat oso erraz lortzen omen zen orduan, eta bera saskibaloian ona zela eta hemen entrenatzaile lanak egingo zituela esanda sartu omen zen.
Diseinu grafikogintzan ere aritua zela eta garai batean zazpi hizkuntza hitz egiten zituela esan zidan zigarroak erretzen jarraitzen zuen bitartean (hamabi, lau lanordutan); nahiz eta gaur egun batzuk ahaztuak zituen...
Hemen security staff moduan hasi omen zen lanean semearen medikuntzako unibertsitate pribatuko ikasketak ordaintzeko astean zazpi egunez, eta ondoren berekasa furgonetarekin hastea erabaki omen zuen. "Hau da hau tipoa!" pentsatu nuen.
Furgoneta berria ere erosi omen zuen milaka dolarren truke, baina lehenengo egunean -oraindik aseguratu gabe zuela- lapurtu egin omen zioten. Handik hiru hilabetera beste hiri batean erreta agertu omen zen. Gizonak pena eman zidan orduan, ezin aurreztuta zebilela-eta...
Gainontzean nirekin eskuzabala izan zen egun haietan: kafea gonbidatu, zigarroak eskeini, bazkaria (McDonalds) ordaindu, dena zen "please", "thank you" eta irriparrea... Etxera itzultzeko oinezko 30 minutuetan zortea izan nuela eta tipoak ez zirudiela txarra pentsatu ohi nuen...
Auzotako ateak irekita
Bolada baterako zela jakinda, gogoko nuen lan hura.
Nekeak neke (ez zen ederra ohe-sofa astunak igogailu gabeko etxe victoriano estuetako hirugarren solairutara eramatea), ederra zen hirian hara eta hona ibiltzea.
Aberasgarria iruditzen zitzaidan Sydneyko auzo guztiak ezagutzeko aukera; batipat etxe bakoitza barrutik ikusteko parada hura.
5 000 000 biztanle inguru ditu hiriak. Etxe gehienak hiru solairu baino gutxiagokoak direla kontuan hartuta, imaginatu zenbaterainoko azalera betetzen duen! Eta gune interes orokorrerako erakargarrienak diren lekuak elkarrengandik gertu daude; hondartzak ekialdean lerrotuta... Nola iritsiko nintzen -edo zertarako- mendebaldeko auzoetara? Nola kostan ez dauden iparraldeko edo hegoaldeko auzotara?
Lan honekin hiriko bizimodu guztiak ezagutzeko aukera izan nuen. Ekialde hurruneko jendea, arabiarrak, afrikarrak edo greziarrak konzentratzen diren auzoak; auzo aberatsak eta pobreak; musulmanak, induak, budistak, anglikanoak, katolikoak, protestanteak, juduak elkartzen direnak... Hiriaren inguruko dokumental edo erreportaietan sekula agertuko ez liraketenak ere ikusi nituen. Postalen eta etxeetako hormen atzean ezkutatzen den bizia ikusi nuen: homosexualitatea, inmigrazioa, arrazismoa...
Egun batean adibidez, begirada galdua zuen andere batek atea ireki zigunean zaborrez itotako etxe bat topatu genuen. Bapatean, gure lana egiten ari ginela, emakumeak bere barrenetan eraso bat surfrittu eta arrazismo leherketa bat izan zuen nire 'nagusiari' "sekula ez dut hain tipo usaintsua izan etxean", "zergatik etorri zara, ni erasotzeko?", eta antzerakoak esanaz. Poliziari ere deika hasi zen gu bere etxetik ateratzeko, baina guk hanka egin genuen (ez genuen ulertzen gertatutakoa). Pena eman zidan Cassek; ez bainuen zaborra bezala tratatua ikusi ordurarte... "Diotena diotela, herrialde hau arrazista da. Nik sufritu dut, eta baieztatu dezaket. Hala ere ni ez naiz beste arrazakoak zaborra bezala tratatzen dituenetakoa..." zioen.
Zaborraren tratamendua
Baina laster amaitu zen honenganako nuen sentiberatasuna. Egunak aurrera joan ahala, bere barrenak ezkutatzeko erabili zituen teknikak erortzen joan ziren. Juduak gorrotatzen ditu (Palestinaren kontuagatik omen da, ulergarria), txinatarrak eta ekialde hurrundar gehienak ardikaka bezain baliotsuak dira honentzat, neska beltzek ez omen dute larrutarako ere balio... Ez omen zen arrazista, baina arrazakeria uneoro erakusten zuen! Beranduago kontatu zidan Javik "El tío es fan del Hitler tío, ¡y eso que es negro!".
Txinatarren etxe batetara sartzen ginenean (hauek ere oso lehorrak dira) kasurik ere egin ez, hitz gozorik ez, lana kolpeka egin eta hanka presaka egiten zuen. Berdin beste hainbat asiarren etxeetan ere. Neska japoniarrekin oso jatorra zen ordea, australiarrekin edo hegoafrikar zuriekin adina. Baita propina usaintzen zuen familia aberats indonesiarren etxeetan ere.
Hori bai, hauei bizkarra eman bezain pronto "Txinatar puta, wawawawawa... Kaka zaharra! Hauei ez zaie utzi behar gehiago etortzen! Eztute ezertarako balio. Txinatar putak!" (bero-bero hitz egiten zuenean denak ziren 'txinatarrak' nahiz eta berak errez bereizten zituen.
Homofoboa sutsua ere bazen; martxan gindoazela gay bati furgonetatik "Oi! Marikoi puta!" ohiu egiteraino! Lesbianak ere zin zituen jasan, eta hauen etxeetatik irteten ginen bakoitzean (benetan, asko ziren) bi minutu behar izaten zituen lasaitzeko.
Egoera dibertigarriak gertatu ohi ziren. 30 urtetik beherako neska batekin dagoen bakoitzean gizon maitagarria bilakatu ohi da putaseme hau. Beste bat ematen du. Denei aurpegitxo alaiena erakutsi, irriparrea, eskua eman... Ba bezero batek atea ireki eta honelako bat topatu zuenean sekulako irriparrea egin zuen. Eraman beharrekoa eramaten ari ginela ordea, neska haren neska ere egongelara agertu zen eta elkarri musu ematen hasi ziren sofan etzanda... Orduan aldatu zen guztia! jajajja Tipoari ia bihotzekoak eman zion...
Bezeroa telefonoz hitz egiten entzuten nuenerako, nolako jarrera ikusiko nuen aurrikusi nezaken azkenean, eta nire buruari Cass putasemea benetan nazkagarria zela esaten nion bitartean berataz barre egiten nuen.
Birziklatzeko nire beharra
Eta okerrena. Niri ere zaborra bezala (inmigrante tonto) bezala tratatzen hasi zen denbora aurrera zihoan bezala.
Lan kontuak:
Sekula ez genuen arratsaldeko 4ak edo 5ak aurretik amaitzen. Honek astean 50 ordu inguru lan egitea esan nahi zuen, eta 500 dolarren truke? Hori oso gutxi da Australian! Gehiago ordaintzea berarentzako ezinezkoa zelako izango zela pentsatu nuen (soldata batetik bi atera beharko ditu), baina beranduago konturatu nintzen etxe bakoitzeko 65$ jasotzen zituela; astean 1800-2000$ inguru alegia! Aberasten ari zen nik mixeria jasotzen nuen bitartean; eta nik gidatzen nuen furgoneta, bezeroei atea nik jotzen nien, bere bizkarra gaizki zegoela-eta nik eramaten nituen ia kaxa guztiak etxeetara... Kaka alde horretatik. Gutxienez ondo tratatua izango banintz...
Pertsonarteko tratua:
· Berak sekula akatsik ez: karreteran galdu egiten zela, berak esaten zuen bezala sartzeagatik produktu batek markak zituela, zerbait erori egiten zitzaiola... Ez zuen inporta! Beti izango zen nire errua eta gainera bezeroen aurrean oihuka hasiko zen! Uste dut berak agintzen zuela erakutsi nahi izanagatik zela...
· Istripua nire errua. Imaginatu! Furgonetan zaharraren zaharragatik, egun batean aurreko gurpiletako bat eta ardatza lotzen zituen pieza apurtu zen hiriaren kanpoaldeko auzo batean gindoazela. Gurpila azpian sartu eta furgoneta balantzan hasi zen... Ozta ozta lortu nuen autorik jo gabe gelditzea! (auto guztiak batera irteten direla dirudien une horietako bat zen). Eta berak zer egingo? Niri oihuka hasi zen errua nirea zela esanez, eta mekaniko baten bila joan zen, ni han utzita. Sekulako autoilada sortu genuen (amaiera ez nuen ikusten), eta han etzegoen poliziarik... Diru beltzean zebilen gizajo bat nintzen egoera hartan, eta berak nik trafikoa zuzentzea nahi zuen gainera! Putakumea! Gero ez omen zen oroitzen ni iraindu izanaz...
· Jatera joaten zenean esan ere ez. Haseran eskuzabala zen arren ondoren jatekoa ere ez zidan ematen. Etxetik badaezpada zerbait eramaten nuen almazenean presaka jateko. Imaginatu, gasolindegietan ni furgonetan geratu ohi nintzen bera ordaintzera joaten zen bitartean eta han irteten zen jatekoarekin niri ezer esan gabe! Edo kilometro ugari egiten genituen nik lanera gindoazela uste genuen bitartean berak (eta berak soilik) gustoko zuen leku batean jan zezan!
· Propinak ezkutatu. Lerdoa nintzela uste zuen. Etxe aberatsenetan beti trikimaina bera erabiltzen zuen. Dena ondoen zihoanean eta poltsiko eta kaxoietan mugimenduak somatzen hasten zirenean... "Eh! Behera jeitsi furgoneta zaintzera poliziak multa jarri aurretik". Askotan garaje barruan genuen ibilgailua, edo bazekien ez zela ezer gertatuko! Gero botatzen nizkion nik zeharka... Baina ezer ez. Bezeroak propina nire aurrean emandako aldietatik bitan bakarrik (10$) banatu zuen. 150$ nire aurrean jaso zituen batean ba al dakizue zer egin zuen? "Gasolinatarako". Eta inoiz ez zuen 30$ baino gehiago gastatzen horretan! Putakumea!!!
· Berarentzat estorboa. Jaten ari zela ez zuen ni bere inguruan egotea nahi izaten, nire bizitzaz ezer kontatzen hastea ere alferrik zen (behin eta berriz galdetzen zizkidan gauza berdinak), almazenean ere ez ninduen inguruan nahi eta ideia bat izanaz gero? Hobe isilik egon, iraindu egiten bainuen!
· Umore aldaketak. Jasangaitza zen honena...
· Engainua. Lana egitera gindoazela uste nuenean erosketak egiten zituen, lagunak bisitatu, bere kontu pertsonalak hemendik hara eraman... Sekula zer egitera gindoazen esan gabe! Ordu haiek ez zituen ordaintzen, noski, eta zertara gindoazen galdetuz gero haserretu gainera!
· GEZURRAK: Ez omen zen arrazista, ez omen zuen diru asko irabazten, frantzian bizi izan zela... Dena gezurra!
Bera zenbat eta gehiago ezagutu geroz eta duda gehiago nituen. Ez nuen sinesten Bahamasekoa zenik ere (hobeto hitz egiten zuen suahiliera ingelera baino), garai batean israelen soldadu izan zela baieztatu zidan Javik, semea zuenik ere ezin sinestu jada...
Ahaztu nahia
Egoera ni irensten ari zen; eta ez zuen merezi hemen horrela bizitzeak. Egun guztia amargatu honen ondoan!
Hala galiziarrarekin hitz egin nuen honen inguruan; eta beste bi gezur agertu ziren!
"Javik kasu egiteko hots egin dit... bere aurretik mutil argentinar jator bat ibili zen... oso ondo eraman izan naiz nire langileekin...". Javiri honek esandakoak kontatutakoan... "¡Pero que hijo de puta! Yo le llamé porque todavía me debe pasta, y al argentino también se la debe. ¡Y yo no le aguantaba más! Ese pirau es un mentiroso... Yo he llegado a pensar que un frustrau de la Al Qaeda".
Lana utzi behar banuen, astebete lehenago esatea nahi zuen Cassek. Eta hori zen bere tranpa: lehenago esaten zitzaion, azkeneko aste osoa egiten zen lan, eta gero egun hauek ez zituen ordaintzen. Eta orduan zer egin nuen? Dirua eskuan nuen momentuan esan ez nuela gehiago lanik egingo.
Deiak jaso nituen ondoren, gure auzoko zuhaitz baten atzean ezkutatu eta telefonoz deitu zidan (bere begien aurrean nengoela) ea non nenbilen galdetuaz... Ezkutalekutik atera eta hori ezin niola egin zioen... Bera ona izan zela nirekin... "ZOAZ INFERNURA, PUTAKUMEA!" zen pentsatzen nuen bakarra... Berriz ere gezurretan... Badaki nola gaizki sentiarazi.
"Un frustrau de Al Qaeda..."
Berriz ere langabe (eta dirugabe), jajaja aske nintzen. Lan hobeago bat bilatzeko aske, hondartzara joateko aske, planak egiteko aske... Eta benetan diot harengandik urruntzea behar nuela burua okerrago izan baino lehen... 6 aste berarekin eta ezin nuen gehiago! "Tartean biolentziarik izan gabe, ez nuen uste norbait hainbeste gorrota zitekeenik..." nioen.
Yemenen ibili ohi den hizkuntza hobeto erabiltzen zuen ingelera baino. Beraz, Bahamasekoa ez bada eta Yemenekoa bada? Juduen armada ongi ezagutu zuen eta gorrotatu egiten ditu. Sinagogatan ere pistola balu bezala barrez egiten zuen, benetan sentitzen bazuen? Cass deitzen genion, baina bere DNIa bera ohartu gabe ikusi nuen eta oroitu ezin dudan izen bat ageri zen han. Hori ere gezurra bazen? Hilean hainbeste diru irabazi eta sekula dirurik gabe baldin bazebilen? Beti gezur artean bazebilen?
Hainbeste gezurren artean egia pare bat dakizkit. Ingelera ez zuen ongi egiten (eta Bahamasen Jamaikan bezela hau erabiltzen da), eta kasualitatez beti arabiarrak ziren bere lagun etorkinei etxeak topatzen genizkien (lanordutan).
Deigarria egiten zitzaidan etxeak beti aeroportuen inguruan egon beharra. Aeroportuak hain zabalak izanik, hauen inguruko auzoetatik auzotara tarte handiak daude; baino honek ez zion axola nonbait... Guztietatik aeropurtua garbi ikusten zen; hori bai, eta bera zen errentaren kontu guztiak egiten zituena.
Ni ere paranoiatan hasi nintzen bada kontu hauen inguruan! Tipoaren inguruko guztia nahi nuen ahaztu etapa honen inguruan... Hiria eta etxeen barruan ezagututakoaz bakarrik nahi nuen oroitu.
Hala ere, eleberri bat idazteko ere ematen du garai honek...
Serixo ai nitxan libruana esan nizunian.
ReplyDeleteKia Ora!
Marixi
Putakumia!!
ReplyDeletejajaja