Astesantuan, Maialen eta biontzat 7 hilabetetan lehena zen bisita jaso genuen besoak zabal-zabalik genituela: Sesma-Mancisidortarrak! Nire gurasoak alegia. Ez zen behar-beharrezkoa inor etortzea; ez genuen inor gu ikustera honaino etortzerik espero... Baina ederki pasa genuen guztiok gure artean izan ziren bi asteetan; bidaiari-gida jolasean...
Operan Hose famatua martxan ikustera joan zen aita. Irudian, beroketa ariketak
Woologong eta Thirroul inguruko kostaldea lookout batetik ikusita
Huskissongo 'Paradise Beachek' zuri jarraitzen zuen frogatzera ere joan ginen
Ederra da han ere goizean goiz bainu lasaigarri bat hartzea...
Edo besterik gabe eseri eta erlaxatzea...
Maialen, eguzkia hazi bitartean
Sydneytik 2-3 ordu iparralderantz gidatuta, Port Stevens bailara inguruak ere ezagutzera joan ginen
Kookaburra barregile koadrila zen kanpineko iratzargailu ofiziala. Harrigarria da hegazti maitagarri hauen algara eta kantuek sor dezaketen zarata eroa...
Goizean goiz arrantzaleak gozatzera joateko prestaketatan aurkitu ohi genituen
Eta pelikanoak lasai bitartean...
Goizeko 7etan hasita, 'astesantuko untxia' eta kanpaitxoaren atzetik ere ibili ziren umeak, txokolatezko arraultz preziatuen bila...
Mayall Lakes inguruko dunak
Gurasoak, gugana bidean. Ez da hain hondar-mendikate txikia, ezta?
Askatasun hego-haizeak somatzen ziren...
Hondartza a la basamortua?
Bazen narrasti dotoreentzat lekurik ere
Lakuak eta itsasoa ozta-ozta banatzen dira
No comments:
Post a Comment