2010/01/01

(harri)bitxikeria pare bat


Abenduak 26, aspaldiko partez Gartxot etorri zitzaigun hirira. Eguraldi kaskarra eta jaiegun ofiziala zenez ez zuen aparteko eguna izateko itxurarik, baina bi kontutxo gogoangarri geratu zitzaizkigun.


· Bizi garen tokiko atzekaldeko kalean musika entzun genuen aspaldiko partez. Denborapasa, zuzenean jotzen ari ziren, nonbait. Gartxotek kitarra jotzea maite du eta nik ezin izan nuen bateria honuntz ekarri... Hala, bizilagunen atea jotzea erabaki genuen. Gure egoera azaldu, eta berehala gonbidatu gintuzten barrura! Australiako bi gazteren etxetxoko estudio moduko batean zortzi sydneytarrekin musika sortzen genbiltzan bapatean. Saxoa, bibolina, teklatua, tinbalak, makilak, gitarrak eta bateria erabiliaz inprobisatutako hamar minutuko bi piezatan murgildu ginen... Pena eman zigun "gaurkoz nahikoa jo dugu" esan zutenean, baina hurrengotan atea lasai jotzera gonbidatu gintuzten! OZ eskuzabal eta jatorrak ezagutu ditugu...


· Oxford kaleko Doctor Pong jatetxean egiten du lan gure etxeko Jules bilbotarrak. Leku berezia da: underground pub erdoildu moderno itxura du, ez du inork jaten, DJ bat egoten da bazter batean, zerbitzari gehiegi elkarri begira... Garagardo pare bat dohan hartzera gonbidatu gintuen eta han agertu ginen irurok. Ah! Eta barra eta jateko mahaien tartean, lokalaren erdian ezetz asmatu zer dagoen? Pinpon mahai bat! Imaginatu egoera. Sydney hiriguneko jatetxe baten erdi-erdian sekulako pinpon saioa, algaraka eta tontakeriatan, izerditu arte... Bitxia bada, ezta?

2 comments:

  1. Zumaiako pekoso paria2/1/10, 10:55 pm

    Aupa pareja urte berri on bioi. oso ondo hasi urtia ta disfrutau datorrenataz. bueno ba txintxuak izan ta beste bat arte.
    MUSU HAUNDI BAT!!!!

    ReplyDelete
  2. ta urte berri onik ez?

    hi! australian e proiekto de grupo??jajaja halare bioliña ta saxoakin ta eztakit etorkizun asko dakan horrek eh, kaña gutxigi sesmaniakentzat...jaja

    bueno pareja, urtea ondo hasiko ZENUTELAKOAN...urteberrion OPA dizuet munduaren beste puntatik!

    HUGS and KISSES!

    ReplyDelete