Gaur egun hemengo eguneroko martxa kargatuaren ondorioz, eta Zumaiako Baleike aldizkarirako testu bat idazten saiatu izanagatik, gure blog honetan ez da berririk izan aspaldian.
Hala, laburpenak laburpen, artikulu hura nahiko osatua da eta ulertuko duzuen bezala, istorio bera bi aldiz idaztea ez da munduko gauzik erakargarriena. Hortaz, alde batetik haren osagarri diren argazkiak zintzilikatuko ditut, eta bestetik Baleikeko testua eta ibilbidea irudikatzen duen mapa luzatuko dizkizuet, ados?
· Orainarte pausoz-pauso azaldutako egunetatik ihes egin zuten argazki pare bat
Little River ondoko lakuan lo egin genuen tokia
Okaritoko hondartza basatia
9.eguna: Ruby Bay > Abel Tasman National Park > Nelson > Picton (220km)
Parke zoragarri honetan eguraldia epelagoa da; uretan sartzeko modukoa.
Furgoneta aparkalekuan utzi, eta urertzetik sekulako ibilbidea egin daiteke bertan haitz, hondar eta mendietan zehar.
Nahi izanez gero,bidean zeharreko kanpinetan igaro daiteke gaua, edo piraguan ibili...
10.eguna: Picton > Wellington (ferryz) > Queen Elizabeth > Tongariro National Park (350km)
Bi geltokien artean ahalik eta ibilbide motzena egin genuen bitartean, bideo-kamera izan zen irudiak bildu zituen bakarra...
11.eguna: Tongariro > Taupo > Huka Falls > Moon Crater Park > Volcanic Valley (175km)
Berriz ere. Lastima argazkien kontu hau...
Maialen, Waio-tapuko ibilbideko zati batean
12.eguna: Rainbow Mountain > Lady Knox Geyser (Waio-tapu Thermal Area) > Rotorua > Tauranga > Whangamata > Hot Water Beach > Black Jack S.R. (315km)
Waio-tapuko Chanpagne putzu koloretsua.
Ke honen usainak gogorarazten zituen arraultz ustelak...
Lady Knox Geyserra puntu gorenean
13.eguna: Black Jack > Coromandel > Thames > Waitakaruru > Auckland > Red Beach > Orewa > Hatfields Beach > Tomatara > Te Arai (335km)
Coromandel penintsulako tarte bat.
Bi milioi pertsona eta hiru milioi etxe gutxiagoko Euskal Herria zirudien...
14.eguna: Te Arai
Hondartza honetan erabateko bakean igaro genituen bi egun.
Albatrosak, bost surfero, arrantzalea, zalduna eta gu. Ez etxe, errepide, semaforo edo farola.
Ez dakit zer dirudien, baina Zarautzeko hondartza neurriz (ere) oso motz geratu zen honen ondoan...
15.eguna: Te Arai > Auckland
16.eguna: Mangere (Auckland)
Zulaika-Nielsen familia bideoz grabatu genuen. Kiwi euskaldunak ezagutzea, familia honekin bertako eran bizitzea, eskuzabaltasuna... Irudi gabe ere erraz oroitzekoak.
17.eguna: Auckland > Sydney
latza aber bideon batzuk o jartzen dittuken!
ReplyDelete