2010/02/25

Kia Ora (V). Amaiera


5000 km inguru egin genituen, ondorengo irudian marraztutako eran.

Zumaiako Baleike aldizkarian argitaratu zen erreportaia irakurri nahi izanez gero, sartu www.baleike.com helbidean eta deskargatu otsaileko aldizkariaren alea PDF formatuan. Bertan aurkituko duzue.

Nahi izanez gero eta aurkitzen ez baduzue, esan eta luzatuko dizuet testu nagusia.

2010/02/12

Kia Ora (IV)


Gaur egun hemengo eguneroko martxa kargatuaren ondorioz, eta Zumaiako Baleike aldizkarirako testu bat idazten saiatu izanagatik, gure blog honetan ez da berririk izan aspaldian.

Hala, laburpenak laburpen, artikulu hura nahiko osatua da eta ulertuko duzuen bezala, istorio bera bi aldiz idaztea ez da munduko gauzik erakargarriena. Hortaz, alde batetik haren osagarri diren argazkiak zintzilikatuko ditut, eta bestetik Baleikeko testua eta ibilbidea irudikatzen duen mapa luzatuko dizkizuet, ados?


· Orainarte pausoz-pauso azaldutako egunetatik ihes egin zuten argazki pare bat

Little River ondoko lakuan lo egin genuen tokia

Okaritoko hondartza basatia


9.eguna: Ruby Bay > Abel Tasman National Park > Nelson > Picton (220km)

Parke zoragarri honetan eguraldia epelagoa da; uretan sartzeko modukoa.
Furgoneta aparkalekuan utzi, eta urertzetik sekulako ibilbidea egin daiteke bertan haitz, hondar eta mendietan zehar.
Nahi izanez gero,bidean zeharreko kanpinetan igaro daiteke gaua, edo piraguan ibili...


10.eguna: Picton > Wellington (ferryz) > Queen Elizabeth > Tongariro National Park (350km)

Bi geltokien artean ahalik eta ibilbide motzena egin genuen bitartean, bideo-kamera izan zen irudiak bildu zituen bakarra...


11.eguna: Tongariro > Taupo > Huka Falls > Moon Crater Park > Volcanic Valley (175km)

Berriz ere. Lastima argazkien kontu hau...

Maialen, Waio-tapuko ibilbideko zati batean


12.eguna: Rainbow Mountain > Lady Knox Geyser (Waio-tapu Thermal Area) > Rotorua > Tauranga > Whangamata > Hot Water Beach > Black Jack S.R. (315km)

Waio-tapuko Chanpagne putzu koloretsua.
Ke honen usainak gogorarazten zituen arraultz ustelak...

Lady Knox Geyserra puntu gorenean


13.eguna: Black Jack > Coromandel > Thames > Waitakaruru > Auckland > Red Beach > Orewa > Hatfields Beach > Tomatara > Te Arai (335km)

Coromandel penintsulako tarte bat.
Bi milioi pertsona eta hiru milioi etxe gutxiagoko Euskal Herria zirudien...


14.eguna: Te Arai

Hondartza honetan erabateko bakean igaro genituen bi egun.
Albatrosak, bost surfero, arrantzalea, zalduna eta gu. Ez etxe, errepide, semaforo edo farola.
Ez dakit zer dirudien, baina Zarautzeko hondartza neurriz (ere) oso motz geratu zen honen ondoan...


15.eguna: Te Arai > Auckland

16.eguna: Mangere (Auckland)

Zulaika-Nielsen familia bideoz grabatu genuen. Kiwi euskaldunak ezagutzea, familia honekin bertako eran bizitzea, eskuzabaltasuna... Irudi gabe ere erraz oroitzekoak.

17.eguna: Auckland > Sydney